Protesia galdutako hortzak ordezkatzeko tratamendua da. Nahiz eta finkoa edo ken-ezargarria izan finkoa azpimarratu nahiko genuke, eraginkorragoa izateagatik eta erosotasun gehiago emateagatik.
Protesi finkoari buruz hortz berria ordezkatzeko gelditzen zaizkigun piezetan eta zubi finkoak edota aurrez zein sesio berdinean kokatutako inplanteetan jarri dezakegu. Horretarako zirkonioaren gainean kokatutako metalik gabeko portzelana teknología zein portzelana injektatze karilak erabiltzen dugu. Horrek gardentasuna eta naturaltasuna ematen du. Ordenagailuz diseinuko CAD-CAM teknologia ere erabiltzen dugu, honako egiturak egiteko DONOSTIDEN laborategiarekin batera.
Ken-ezargarriko protesiari buruz, gure hortzetan ere kokatu daiteke kako estetiko batzuen bidez, edo inplateak erabilita hobeto. Hauek protesia mantentzen dute ainguraleku batzuen bidez. Garbitzeko kendu daiteke.
Erabateko protesia dela eta, gehien erabiltzen den tratamenduan gaixoari pieza guztiak kentzen zaizkio eta sesio berdinean kokatzen zaio protesia. Hau erdibiguneko produktu bati esker bigungarria izango da mina saihesteko.
Protesi laborategi propioa daukagu eta Donostident-ekin lankidetzari esker abangoardian dauden teknologi hoberenak eskaini dizkizuegu zirkonio edo aluminaren gainean egindako metalik gabeko zeramika-protesiak (Suecia Procerak sortutakoak) eta baita titanioz egindakoak, laser-soldadura, inplante finkoak zein ken-ezargarritakoak, partzialak edo erabatekoak bere bariante guztietan.