Lope de Irigoyen 23 Bajo,
Irun, Gipuzkoa

Astelehen, Asteazken eta Ostiraletan: 8:30etatik – 15:00etara
Astearte eta Ostegunetan: 8:30etatik – 13:00etara eta 15:30etatik – 19:30etara

943 618 634
info@clinicadentalamantegui.com

Prebentzioa

Argi dago gaur egungo medikuntzan prebentzioa tratamendua bezain garrantzitsua dela. Horregatik azpimarratu nahi genuke honako atala. Odontologian prebentzioak bi aho-gaixotasun multzo handietara zuzenduta dago: piorrea edo tratamendu periodontala eta txantxarra. Biak bakteria konkretuek sortutakoak dira, horregatik da hain garrantzitsua aho-higiene ona mantentzea. Periodontal-gaixotasunari aurre egiteko mantenu prebentzio-programa dago emaitza oso onak ematen digutena. Txantxarra berriz saihesteko prozedura ezberdinak erabiltzen dira: fluor emateak hortzak birmineralizatzeko, fisurak ixtekoak eta aldian egindako aho-higienea. Kontutan hartzekoak ere: esne hortzen zainketa, ortodontziarekin lotura duten arazoen prebentzioa, fruta eta barazkietan aberatsa den dieta jarraitu.